aurretiko hitzordua - Dpto
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak maiatzaren 20an emandako 61/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera, jendaurreko informazioa lehentasunez telefono bidez eta telematikoki emanen da.
Departamentuko unitate bateko langileekin telefonoz harremanetan jarri nahi baduzu, esteka honetan dituzu Hezkuntza Departamentuko telefonoak.
Arretak nahitaez aurrez aurrekoa izan behar badu, aurretiko hitzordua eskatu beharko duzu. Horretarako, honako bide hauek dituzu:
-
Erregistroan aurretiko hitzordua eskatzeko, Internet bidez egin dezakezu hurrengo esteka sakatuz: https://outlook.office365.com/owa/calendar/registroDeEducacion@citaprevianavarra-office.com/bookings/
Halaber, telefono hauek erabil ditzakezu: 948 012 012 (doakoa, tarifa laua baduzu; bestela, tokiko deien kostua) edo 012 (kostua: telefono finko batera 160 segundoz deitzeko kostuaren adinakoa, kontrataturiko tarifaren arabera)